Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH) enpresak eta Bilboko Portuko Agintaritzak Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen araberako ingurumen-jardunbide egokien hitzarmen bat sinatu dute.
Hitzarmen horren bidez, enpresak konpromisoa hartzen du langile independenteek ziurtatutako aldizkako kontrolen bidez ziurtatzeko Bilboko Portuaren biltegiratze-instalazioak betetzen dituela legeak ezarritako ingurumen-baldintza zorrotzak, eta hobekuntza-programak egingo dituela. Bestalde, Portuko Agintaritzak dagozkion hobariak aplikatuko ditu tasetan, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Gaur egun, konpainiak 20 gordailu ditu portuko El Kalero eremuan, 209.000 metro kubikoko biltegiratze-gaitasunekoak, eta petrolio-produktuen terminal berri bat ari da eraikitzen eremu industrialean. 237.000 metroko kubikoko hamaika tanga izango ditu terminal berriak.