Penintsularen iparraldea eta Afrikako herrialde hori zuzenean lotzen dituen lehen linea da
M/V Constantine itsasontziak Bilbon eskala eginez, CNAN Nord ontzi-konpainiak (Transcoma Shipping ordezkari duela) garraio-zerbitzu erregular bat ezarri du Bilboko portua eta Aljeria hilero lotzen dituena. Leixoesen, Aljerren eta Oranen egingo du eskala, bai eta karga-eskaria egiten duten beste portu batzuetan ere. Penintsularen iparraldea eta Aljeria zuzenean lotzen dituen eta kontainer-karga, karga konbentzionala eta proiektu-karga onartzen dituen lehen linea erregularra da.
CNAN Nord-ek helburu ugaritarako azken belaunaldiko sei itsasontzi ditu, baliabide propiokoak eta 500 tonako altxatze-gaitasun konbinatukoak.
Iaz, ia 400.000 tona garraiatu ziren Bilbo eta Aljeria artean, aurreko ekitaldian baino % 12 gehiago.