Consignaciones Toro y Betolaza SAk Liebherr LHM 400 garabi mugikor berri bat erosi du Bilboko Portuan duen eragiketa-ahalmena hobetzeko. Produktu siderurgikoen estibatze- eta desestibatze-lanetan eta proiektu-kargetan erabiliko da batez ere.
Liebherr LHM 400 garabiak lau kable ditu, eta 104 tona jasotzeko gaitasuna. Modelo bereko beste bi garabi ditu lehendik, bai eta Liebherr 1300 modelo bat —lau kablekoa eta 104 tonakoa— eta Liebherr 550 modelo bat ere —125 tonakoa—. Bilboko estibatze-enpresa honek garabi elektriko bat ere badu, 12 tonako gaitasunekoa, eta bi kablekoa.