Abenduan, hamar urte beteko dira e-puertobilbao plataforman lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik: itsasontzien sarrerak/irteerak kudeatzeko zerbitzua (Eskala Prozedura Integratua – PIDE). Urte horietan, zerbitzu-kopurua, plataformara konektatutako enpresa-kopurua, erabiltzaile ziurtatuak eta trukatutako mezuak gehituz joan dira pixkanaka. Plataforma martxan jarri zenean, zerbitzu bat zegoen martxan, eta 30 enpresa zeuden konektatuta. Gaur egun, berriz, 320 enpresak trukatzen dute informazioa plataformaren bidez.
Urte hauetan guztietan, erabiltzaile- eta bezero-komunitate bat sortu da e-puertobilbao plataformaren inguruan. Erabiltzaile eta bezero horiek paper bidezko informazio-trukea zuten lanerako oinarri; gaur egun, berriz, datu-trukea elektronikoki egiten dute, formatu edo mezu elektroniko normalizatuak erabiliz. Hori guztia, abantaila jakinekin: erraztasuna, bizkortasuna, eskuragarritasuna, erabilgarritasuna eta gardentasuna.
Azken batean, hamar urte bete berriak dituen tresna honek aukera ematen du oraingo bezeroak leilaltzeko eta Bilboko Portuaren bidez lan egiten duten enpresa berriei abantaila lehiakorrak eskaintzeko beste korridore logistikoekin alderatuta.