Bilboko Portuko Agintaritzak, e-puertobilbao bere plataforma telematikoaren bidez, Portura eta portu-terminaletara sarrerako aurreabisuak egiteko aukera ematen duen bere mugikorretarako aplikazioaren bertsio berri bat jarri du martxan.
Appa kaleratu eta lau urte geroago jaio den bertsio berri honek, alde batetik, Material Design-en jardunbide egokien eta araudiaren irizpideei jarraituz, erabilgarritasuna errazten duen interfaze grafiko berri bat eskaintzen du; bestetik, salgai orokorreko terminaletara sarrera ateak automatizatzeko prozesuan dauden sarrerako aurreabisuentzako funtzionalitate berriak eransten ditu; eta azkenik, gailu ezberdinen arteko aurreabisuen sinkronizazioa ahalbidetzen du.
App hau, bere operatiboa dela eta, momentu bakoitzean dauden tokitik aurreabisua egin behar duten garraio enpresei zuzenduta dago. Kaleratu zenetik, 544 enpresek (482 Android bertsioan eta 62 IOS bertsioan) erabiltzen dute.
Apple Store-n eta Google Play-n eskuragai dago. Menu eta nabigazio aukerak oso intuitiboak dira. Hala ere, enpresek gida labur bat aurkitu dezakete hemen: https://www.epuertobilbao.com/eu/erabiltzaileentzako-arreta-zentroa-eaz/aurreabisu-app/
Bizkortasun, segurtasun eta planifikazio handiago
e-puertobilbao plataforman eskuragai dagoen lehorreko garraio enpresentzako aurreabisu zerbitzua, bere modalitate ezberdinetan, Portuan lan egiten duten garraio enpresa garrantzitsuenetan ezarrita dago. Honela, plataformara sarrerako informazio bidalketa bakar bat Portuko sarbideen kontrolera eta lotutako
terminaletara bideratzen da. App baten bidez egiteko aukerak zerbitzu hau erabiltzeko bide berri bat eransten du.
Tresna honen erabilerari esker, ibilgailu bat portura sartzeko prozesua bizkorragoa da, matrikula irakurri eta gero hesiaren irekitzea automatikoa delako. Terminalek, bestalde, informazio hau eskuragai izatean beraien operazioak hobetu planifikatu ditzakete eta, ate automatizatua badute, aurreabisuaren informazioa bere sistema elikatzeko eta terminalera sartzea optimizatzeko erabili dezakete.
Abantailak, beraz, honako hauek dira: ibilgailuen sarreretan egin behar dituzten itxaronaldien murrizketa, bai Portura, baita terminaletara ere; portuko eremuaren segurtasun mailaren areagotzea; eta portuko operazioak optimizatzeko ibilgailu-garraioaren biltzea kudeatzen lagunduko duen sistema bat edukitzea.