Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Zibileko Graduko 3. eta 4. mailako 70 bat ikaslek Bilboko portuko gurutzaontzientzat Portuko Agintaritza eraikitzen ari den itsas terminalaren obrak bisitatu dituzte. Giroa eta Construcciones Vda. de Sainz enpresek osatutako ABEEaren bidez ari da eraikitzen terminala, Getxon. Une honetan, kristalezko fatxada amaitzeko fasean dago instalazioa, eta hurrengo denboraldian egongo da martxan.
Bilboko Portuko Agintaritzako Eraikuntza Saileko buru José Luis García Mochalesek, itsas estazioko arkitekto Pablo Estefaníak eta Vda. de Sainzeko langile batzuek EHUko ikasleei eta Ingeniaritza Mekanikoko irakasle Jesus M. Romerari azaldu diete zertan datzan proiektua eta zer funtzionalitate eta berrikuntza izango
dituen, estazioko erabiltzaileen joan-etorri bat simulatuz.