Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu datorren larunbatean, uztailaren 28an, eta zenbait ekitaldi antolatu dira herritarrok Zubi Esekia deritzogun horren urteurrena ospatzeko: kirol-probak (tirolina, goming-jauziak, zubi-eskalada, puzgarriak…), artistikoak (aire zabaleko pintura-lehiaketa azkarra; EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean zubirako sarrera-zaldainen lau estaldurak apaintzeko egindako lanen aurkezpena…) eta kulturalak (erakusketa bat Rialia Museoan, eta hitzaldi bat Zubiaren ezkutuko altxorrei buruz).
Jarduera horiek guztiak egiten diren bitartean, musika joko da zubiaren alde bietan, hau da, Portugaleten eta Getxon.
Bestalde, Zubi Transbordadoreen VI. Mundu Biltzarra egingo da ostiralean, uztailak 27, zubiaren urteurrenaren bezperan, alegia. Hiru gai hauek jorratuko dira Biltzarrean: munduko zubi transbordadoreen egoera, Ondarearen gaineko Konbentzioaren aplikazioari eta serieko hautagaitzei buruzko informazioa, eta 2003an Portugaleten eratu zen zubi transbordadoreen mundu-elkartea sustatzea.
Informazio gehiago: https://puente-colgante.com/eu/125-urteurrena/