“Digitalizazioa mugikortasuna da” izenburupean, Espainiako zamaketarien elkarteak (ACE)- lehen Aeutransmer-, on line formatuko mintegia ospatu du abenduaren 9an
Bilboko Portuko Agintaritzak elkarte horrekin lan egiten du lurreko garraioaren lanak digitalizatzeko lantalde batean, eta jardunaldian parte hartu du portuko logistikan dagoeneko existitzen den digitalizazioa ezagutarazteko. epuertobilbao plataformaren berri eman du, digitalizazio horretan arrakasta izan duen kasu gisa; plataforma horren kudeaketa-eredua azaldu du – Portuko Agintaritzak zuzentzen duena-, haren garapena, eskaintzen dituen zerbitzuak, garatzen ari direnak eta parte guztiekin nola adosten diren, batez ere instalazioen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Jardunaldian, halaber, Garraioaren Informazio Elektronikoari buruzko Europako Erregelamenduaren -eFTI- xehetasunak aztertu dira. Araudi horrek etorkizuneko lege-esparrua definitzen du, eta sektorearen eraldaketa digitalari ekiteko modurik onena proposatzen du. Ekitaldia Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren “es.movilidad” Elkarrizketa irekiaren parte-hartze prozesuaren barruan kokatzen da.