Esergui petrolio-operadoreak bioetanola biltegiratzeko andel berri bat inauguratu du Bilboko portuan dituen instalazioetan . 600.000 litro dituen andel honi esker, enpresa gai da urteko 1,2 milioi litro bioerregai hornitzeko.
Halaber, sufrerik gabeko B gasolioa kargatzeko lau ponpa berri instalatu ditu Eserguik bere terminalean. Ohiko gasolioak izan ohi dituen 1.000 miligramoen aldean, erregai-kiloko 10 miligramo sufre baino gutxiago ditu gasolio honek. Jarduera horiek bermatzen dute ezarpen-prozesuan dagoen Europako araudia betetzen dela, eta ingurumenarekiko jasangarriak diren produktu berrien hornikuntza ahalbidetzen dute. 3 milioi euroko Inbertsioa egin da.
Eserguik portuko industrialdean dituen petrolio-produktuen instalazioek 220 milioi litro biltegiratzeko ahalmena dute. Terminalean gasolina eta gasolioak jasotzen dira, bai itsasoz, bai oliobidez, eta automobilgintzan, ontzigintzan eta nekazaritza- eta industria- sektoreetan erabiltzen dira gasolina eta gasolio horiek. Erregaia andeletan gordetzen da, ondoren banatzeko. Tanga-kamioietan garraiatzen da AVIA gasolina-zerbitzuguneetara, tanga-trenetan Madrilera, eta oliobidez probintzia hauetara: Leon, Salamanca, Valladolid, Zaragoza, Tarragona, Girona eta Madril.