Esleipena 4,52 milioi eurokoa da, eta gauzatzeko epea, 10 hilabetekoa
Rover Alcisa eta Cyes Maritime Works enpresek osatutako ABEEari esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak bere Pancorboko (Burgos) tren-terminal logistikoa (TELOF) urbanizatzeko lehen fasea. Esleipenaren zenbatekoa 4.527.100 euro da (BEZa ez dago sartuta), eta gauzatzeko epea, 10 hilabete.
Terminalak dituen 480.000 metro karratuetatik 60.000 inguru urbanizatuko dira. Gainerakoa faseka urbanizatuz joango da, eremuan kokatzeko interesa duten bezeroen beharren eta karga-motaren arabera.
Tren-konexioa du terminalak
Tren-konexioa eta zerbitzu-bideak ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren Pancorboko terminalak. Zehazki, trenak bidaltzeko eta hartzeko trenbide bat du, 750 metrokoa, maniobrak egiteko bi trenbide hil elektrifikatu, 650 eta 100 metrokoak, etakargatzeko eta deskargatzeko bi trenbide, 750 metrokoak. Bide-zabalera iberiarrekoak dira, eta nazioarteko zabalerara aldatzeko aukera dute.
Konexio-obretan, Portuko Agintaritzak 15 milioi euro inguru inbertitu zituen, eta Europaren laguntza izan zuen proiektuak, “IBUK-Corredor Intermodal” proiektuaren barruan.