Bilboko Portuko Agintaritzak, aurten ere Birminghaneko Multimodal azokan parte hartuko du, Basque Country Logistics markarekin, maiatzaren 10etik 12ra bitartean. 1440 standetik (3/3A halla), berari buruzko hainbat alderdi azalduko ditu, besteak beste, kokaleku honek esportatzaileei lehiatzeko eskaintzen dizkien abantailak, hainbat trafiko-motatarako dituen terminal eta zerbitzuak, portuko gune berrien garapena, mundu osoko 900 porturekin konektatzen duen itsas eskaintza edo errepide eta tren bidezko bere sarbide bizkor eta errazak.
Europa atlantikoak Bilboko Portuko zirkulazioaren % 37 hartzen du (12 milioi tona). Eskualde horretako herrialdeetan, Erresuma Batua nabarmentzen da, bai tonengatik (4,65 milioi), bai kopuru absolututan izan duen hazkundeagatik (+886.140). Datu horiek garbi erakusten dute Bilboko Portua liderra dela Britainia Handiko merkatuan.
Bilbo, gainera, Kantauriko portu nagusia da edukiontzien zirkulazioari dagokionez, eta Erresuma Batua da edukiontzion
jatorriko edo helburuko herrialde nagusia.
Enpresa hauek zuzeneko zerbitzuak eskaintzen dituzte Bilboko Portutik Erresuma Batura: Brittany Ferries, DSL-DFDS Suardiaz Line, MacAndrews, Nordikmaritime, OPDR, Samskip, Team Lines/Delphis Logistics eta MACS Transatlantic.