Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, azaroaren 12an, “Itsas espazioaren kudeaketa eta klima-aldaketaren moteltzea ikuspegi ekosistemakotik” biltzarra. Foro Atlantikoa deritzonean antolatu da konferentzia. Eremu geografiko horretako potentzialtasuna ingurumenaren, energiaren, ekonomiaren eta segurtasunaren ikuspegitik garatzeko eta haren premia espezifikoei aurre egiteko sortu zuen Foroa Europako Batzordeak.
Bilbon egitekoa den biltzarra Europan egiten den hirugarren ekitaldi tematikoa da, eta Espainiako lehendabizikoa. Eusko Jaurlaritzaren
eta Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioaren laguntza du.
Lau gai hauei buruzko lantegiak egingo dira biltzarrean: ikuspegi ekosistemikoaren aplikazioa arrantzaren kudeaketan, itsaso zabaleko akuikultura, energia berriztagarriak eta garraio intermodala eta itsas segurtasuna. Azken horretan, Bilboko Portuko Agintaritzak hartuko du parte.
Esteka honetan daude eskura programa eta izena emateko ataria: