Noatum Maritime itsas zerbitzuetan liderrak Europako iparraldea Turkiarekin lotuko duen ro-ro zerbitzu erregular berri bati ekin dio, eta hilean behin Bilboko Portuan geldialdia egingo du. Noatum Maritime eta Catoni enpresek Nordex Maritime linea erregularreko zerbitzuak merkaturatuko dituzte Espainian eta Turkian, hurrenez hurren.
Zerbitzu horrek ro-ro irtenbide moldakorra ematen die zamaketariei, haien zama era azkarrean, fidagarrian eta errentagarrian garraiatzeko. Zerbitzuaren errotazioa 25-30 egunekoa da, eta Espainiako iparraldean egingo den hurrengo geldialdia maiatzaren 25erako aurreikusita dago.
Zerbitzuak geldialdi finkoak eta potentzialak izango ditu bere ibilbideko hainbat portutan. Bilbon ez ezik, Izmir, Cuxhaven eta Rostock-eko portuetan ere egingo du geldialdia, eskaripeko ibilbidetik gertu dauden portuak gehitzeko aukerarekin.