Ostegunean, hilak 30, bi gurutzaontzi izango dira Bilboko Portuak Getxon duen terminalean
Aste honetan, Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioek 223 eta 239 metro bitarteko luzera duten bost gurutzaontzi jasoko dituzte. Albiste bikaina, ezbairik gabe, pandemiaren ondorioz trafikoa eteteagatik jasandako geldialdiaren ondoren.
Gaur, asteartea, Oceania ontzi-enpresako Seven Seas Splendor ontzia porturatu da, 304 bidaiarirekin. Turista horien % 77 iparramerikarrak dira eta % 15 britainiarrak. Donibane Lohizunetik heldu eta 17:00etan Coruñara abiatuko da.
Ostegunean, bi gurutzaontzi izango dira aldi berean, oraindik baieztatu gabeko bidaiari-kopuruarekin: Oceania konpainiako Marina 10:00etan iritsiko da, eta Fred Olsen konpainiako Borealis 11:00etan porturatuko da. Ostiralean Viva Cruisesen Seaventure txanda izango da, eta igandean Princess ontzi-enpresaren Regal Princess gurutzaontziarena. Gurutzaontzi horien ordezkariak Incargo, A, Pérez y Cía edo Transcoma dira.