Azaroaren 19an, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak, Sabadell Bankuaren laguntzarekin, TRANSMODAL 2020 – Euskadiko Logistika Intermodalaren XII. Foroa egingo dute. Bertan landuko den gai nagusia, Brexitek aduana-jardueretan izango duen eragina izango da.
TRANSMODAL erreferentziako topagunea bilakatu da Euskadiko logistika sektorearentzat. Urte hauetan, 110 adituen esperientziak eta ezagutzak sektoreko 1.000 profesional ingururekin partekatu ditu.
Bilboko Portuarentzat topagune inportantea da, aldeko kargadoreengana hurbitzen baitu. Arabaren alde egindako apustua, Jundizen eta Arasurren daukan inplikazioan ikus daiteke. Arasurren bazterbide bat dauka eta horri esker, plataforma honen logistika-eragin eremutik datozen salgaiak taldekatu daitezke, ondoren Portura, anezka-trenez, ordutegi finkoetan eta aldez aurretik ezarritako konposizioekin bidaltzeko. Abenduan bere ustiapena esleitzea espero da.
Osasun arrazoiak direla eta, Transmodalen aurtengo edizioa, salbuespen gisa, streaming bidez egingo da ZOOM aplikazioarekin.