Euskal Itsas Foroak Bilboko Portuko Agintaritzaren bulegoetan egin du bere XIX. Batzar Nagusia. Ekitaldiaren hasieran, Teresa Laespada Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatuak eta Bilboko Portuko lehendakari Asier Atutxak parte hartu dute. Amaiera, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eman dio.
Batzarrean, foroaren barruko gaiak landu dituzte, eta aurten egin diren eta egingo diren jarduera eta proiektuen berri eman da. Horrez gain, hitzaldi bana eman dute Alec Mitchellek eta Luis Gabiolak. Alec Mitchelle Erresuma Batuko Douglas-Westwood-eko analista seniorrak “Macro environment review and outlook for key maritime energy markets” hitzaldia eman du, eta Luis Gabiola Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketetako, Arlo Komertzialeko eta Logistikako zuzendariak
“Portua eta hark EAEko itsas industriarentzat dituen aukerak” hitzaldia.
Bileraren ondoren, Bilboko Portuaren instalazioak bisitatu dituzte parte-hartzaileek.