Grimaldi taldeko Finnlines ontzi-enpresak Rostock-eko alemaniar portua sartu du Bilbo eta San Petersburgo lotzen dituen asteroko linea erregularreko inportazio-trafikoan. Finnlines-ek —Consignaciones Toro y Betolaza da haren agentea Espainian— Rostock eta Bilbo lotzen ditu lau egunean, Brujas-etik pasatuz.
Linea Finnsun, Finntide eta Finnsea ontziek osatzen dute, zeinek gutxi gorabehera 200 plataforma, 600 ibilgailu, 470 TEU eta 75 reefer garraiatzeko ahalmena baitute. Ontzi horiek, gainera, aukera ematen diote gidariari ontzian bidaiatzeko.
Finnlines-en ontziak asteazkenean abiatzen dira Bilboko Portutik, eta ostiralean iristen da Anberesera. Hurrengo eskala Helsinkin (Finlandia) egiten du asteartean, eta asteazkenean iristen da San Petersburgora, Bilbotik abiatu eta astebetera hain justu.
Errusiako portutik irten ondoren, ontziek Kotka-n (Finlandia) egiten dute eskala ostegunean, Lübeck-en (Alemania) larunbatean, eta Helsinkira iristen dira asteartean. Finlandiako hiriburutik, Rostock-era iristen da ostiralean, Brujas-era igandean, eta Bilbora, hurrengo asteko astearteko lehen orduan.
Operazio-zentro gisa Bilbo hartzearen alde egindako apustuari irmo eutsiz, Finnlines-ek aukera seguruagoa, errentagarriagoa eta jasangarriagoa eskaintzen die Rostock, Benelux eta Espainiaren iparraldearen arteko fluxu-garraioari.