Finnlines itsas konpainiak, zeinak Toro y Betolaza taldea baitu agente eta zamaketari Bilboko Portuan, eskala berri bat gehitu dio Bilbo eta San Petersburgo (Errusia) lotzen dituen asteroko zerbitzuaren ibilbideari.
Horri esker, zuzeneko konexioa izango da Paldiskiko portuarekin (Estoniako iparraldea). Finlandiako portuetan lehendik egiten zituen eskalei gehituko zaie Baltikoko herrialde horretako eskala berria, eta, horrez gain, San Petersburgon (lehen aipatua) eta Zeebruggen eta Anberesen ere (Belgika) geldituko da.
Ipar Itsasoa / Bizkaiko Golkoa zerbitzuko flotan sartutako azken itsasontzietako hiruk jardungo dute zerbitzu horretan. Proiektu-zamak, ro-ro eta lo-lo merkantziak, automobilak eta furgonetak garraiatzeko diseinatu dira, eta halako ibilgailuak eramateko ontzigain bereziak dituzte.
Zerbitzuak astelehenetan ekiten dio bidaiari, Bilboko Portuan; asteazkenetan, Zeebruggen egiten du eskala; eta, hurrengo egunean, Anberesen (21 ordu). Astelehenetan iristen da Paldiskiko portura, Bilbotik abiatu eta astebetera, eta, jarraian, San Petersburgoko, Kotkako, Helsinkiko eta Raumako portuetara joaten da (azken hirurak, Finlandian), hurrengo lau egunetan.