Grimaldi Taldeko Finnlines ontzi-konpainiak, zeina Consignaciones Toro y Betolazak ordezkatzen baitu, zabaldu egin du Bilboko Portua Zeebruggerekin (Belgika) lotzen duen asteroko zerbitzua Erresuma Batura eta Suediara, eta Baltikoko eta Eskandinaviako beste hub garrantzitsu batzuetara, P&O Ferries eta Swedish Orient Linee-rekiko lankidetzari esker.
Hala, Bilbok indartu egin du Finnlines-entzat hub portu gisa betetzen duen funtzioa, eta, hala, ibilbide zirkularrak eskain ditzake Bilbo, Santander eta Teesport-en eta Tilbury edo Göteborg-en artean. Bost eguneko bidaiak izango dira gehienez ere, hau da, errepide bidezko edozein ibilbide baino askoz ere laburragoak.
Finnlinesek 1978az geroztik ematen du zerbitzua Bilboko Portuan. Gaur egun, astean behingo irteera bat eskaintzen du, eskala eta iraupen hauekin:
– Zeebrugge (2,5 egun)
– Anberes (3 egun)
– Helsinki (6 egun)
– Paldiski (7 egun)
– San Petersburgo (8 egun)
Con-ro ontziekin ematen da zerbitzua, zeinak egokiak baitira era guztietako merkantziak garraiatzeko, eta ahalmena baitute zenbait heavy lift eta dimentsio handiko karga eramateko.
Azken urteetan inbertsio handiak egin ditu zerbitzua hobetzeko eta eraginkorragoa egiteko. Azken inbertsioak Europar Batasunaren laguntza jaso du “Biscay Line – Multiple port Finland – Estonia – Belgium – Spain long distance MoS, relevant to many core network corridors” proiektuaren 2014ko deialdiaren barruan. Ekimen horren barruan, Sulphur Emission Control Areas (SECAs) izenez ezagutzen diren eremuetako emisio-erregulazio berrira egokitu ditu bere ontziak. Horretarako, scrubber batzuk instalatu ditu ontzietan, zeinak autoetako katalizatzaileen antzeko ekipoak baitira eta asko murrizten baitute sufre oxidoa.