2016an, Bilboko Portuak 31,9 milioi tona mugitu zituen, aurreko urtearen antzera. Jaitsiera txiki bat izan du, 450.000 tonakoa, alegia, – % 1,39, beti bezala tokiko trafikoa eta hornidura kenduta.
Gora egin du produktu hauen trafikoak: gasolioa (288.000 tona gehiago), zementua eta klinkerra (209.000 tona gehiago), petrolio-kokea (121.000 tona) eta produktu kimikoak (97.000 tona gehiago). Eta horri esker, gas-trafikoaren jaitsiera handiari (523.200 tona gutxiago) eta ACBren Acería Compactak (324.000 tona txatarra gutxiago eta 310.000 tona burdin mineral gutxiago) izan duen jarduera eskasari aurre egin ahal izan zaio. Hala ere, esportazioek gora egin dute % 1, enpresak, oro har, suspertzen eta nazioarteratzen ari diren adierazle.
Ekitaldiaren aurrerapen honetan, zeina hurrengo asteetan zehaztuko baita merkatuei buruzko xehetasunekin eta datu ekonomikoekin, Portuko Agintaritzak uste du “azken lau urteetako
joerari begiratu behar zaiola”. Azken lau urteetako igoera metatua % 10ekoa izan da, % 25eko jaitsiera ekarri zuen bost urteko krisiaren ondoren (2008tik 2012ra).
Hori dela eta, Bilboko Agintaritza optimista da, eta aurten ere datuak positiboak izango direla uste du.