2021eko edizioan bezala, Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako Germán Elorzaren argazki-ondarea Bilboko Portuko Agintaritzak urtero argitaratzen duen egutegian egongo da.
Oraingoan, hautatutako hamahiru argazkiak Bilbon eta Ezkerraldean atera ziren, eta 1930 eta 1970 bitarteko eguneroko eta portuko jardueren eszenak erakusten dituzte.
Adopzioz bilbotarra, Germán Elorzak (1910-1983) bere kamerarekin Bilboko eta Bizkaiko gizarte-bizitzaren alderdi guztiak hartu zituen, 1975ean jubilatu zen arte. Prensa Españolarako eta Prensa Gráfica de Madriderako korrespontsal lanetan hasi zen, geroago La Tarde egunkarietara pasatu zela eta, ondoren, Hierro arratsaldeko egunkarira. Azken horretan ia karrera osoa egin zuen. Bere artxiboak 100.000 argazki baino gehiago ditu, eta Euskadiko Artxibo Historikoan gordetzen da.
Elorzaren lanarekin Portuko Agintaritzak argazkilari handiak berreskuratzen jarraitzen du, aurreko egutegietan Eulalia Abaituarekin edo Telesforo de Errazquinekin egin zuen bezala.
Egutegia Itsasmuseum Bilbaon erosi ahal izango da eta, datorren asteartetik aurrera, abenduaren 21, hautatutako argazkien erakusketa izango da museoaren zabaldegian.