Horrela, Bilboko PAk Kanpoko Abran handitzea burutzen du, ro-ro eta proiektu-karga trafikoa sustatzeko
Ministroen Kontseiluak, gaurko bileran, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak proposatuta, baimena eman du Bilboko portua Kanpoko Abran (2. fasea) handitzeko Kai-mutur Nagusiko obra-kontratua egiteko, 55.444.180,23 euroren truke.
Proiektu hori gauzatuta, Bilboko Portuko Agintaritzak Kanpoko Abrako portuaren hedapena burutzen du, 1990eko hamarkadan hasi zena. Portuaren hinterlandean sortutako ro-ro eta pieza eolikoen motako trafikoari erantzutea eta haiek sustatzea da helburua.
Zehazki, jarduketa horrek kai berri bi eratzea aurreikusten du, 664 metroko A3 kaia eta 347 metroko A4 kaia. Bi kaien sakonera 21 metrokoa da eta proiektu honekin 31,2 hektareako azalera berria sortuko da.
Proiektu horrek ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena du, eta indarrean dagoen Bilboko PAren 2023-2027 inbertsio-planean aurreikusita dago, Estatuko Portuekin adostutako Enpresa Planean sartuta.