UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleek hasi dute uztailaren 18tik 20ra Santurtzi eta Donibane Lohizune lotuko dituen joan-etorriko itsas bidaldia. Zeharkaldian, euskal itsasertzeko hainbat tokitan geldituko dira, herritarrei irekitako doako jardueretan parte hartzeko.
Gaur goizean aurkeztu da ofizialki UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko itsasontzia den Saltillo ontziak egingo duen zeharkaldiaren bigarren edizioa. Hala, itsasontzia “Universidades que miran al mar: navegando por la sostenibilidad del océano en el buque escuela Saltillo” izeneko uda ikastaroaren egoitza berezia bihurtuko. Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntza duen zeharkaldi honen helburua da itsasoari begiratzen dioten UPV/EHUko unibertsitate-lekuen lan zientifikoa, prestakuntzakoa eta dibulgaziokoa ezagutaraztea.
UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolan egindako aurkezpenean, Gorka Moreno Márquezek, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, udako ikastaro hau UPV/EHUk hurrengo urteetan landu nahi dituen ildo estrategikoetako batzuen adibide dela azpimarratu du: hezkuntza-berrikuntza, nazioartekotzea eta ezagutza sustatzea, etab. Eta hori guztia gure Saltillo ontzian eta euskal kostaldea den ingurune erakargarri eta garrantzitsuan.
Bestalde, Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusi den Carlos Alzagak adierazi duenez, “enpresa-munduak irakaskuntzarekin duen loturak oso estua izan behar du, eta eskola honek eta UPV/EHUk berak hori lortzeko aukera ematen digu”. Alzagak emakumeak ikasketa teknikoetara erakartzeko beharra nabarmendu du. “Ingeniari gehiago behar ditugu, eta hori lortzeko, gazteak eta, batez ere, emakumeak erakarri behar ditugu. Era berean, funtsezkoa da prestakuntza duala”.
Javier Sánchez-Beaskoetxea-k, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Itsas ikasketen arloko zuzendariordeak, ongietorria eman die ikasleei Eskolara, itsasoko jendearen eraikinera, Saltillora eta ikastarora, eta itsasoaren errealitatea gizarteari ezagutaraztearen garrantzia azpimarratu du.
UPV/EHUko Udako Ikastaroen baitan antolatutako ikastaro honek parte-hartzaileengan jakin-mina piztu nahi du, parte hartzean eta esperientzian oinarritutako ikasketa metodologiak proposatuz.
Mugaz gaindiko komunitateari zuzenduriko kultura eta hizkuntza anitzeko ikastaroa da eta, bertan, hiru hizkuntza (euskara, frantsesa eta gaztelania) eta hizkuntza franko bat (ingelesa) bizikidetzan erabiliko dira. Ordezkatzen duten aniztasunaz jabetzeko eta topaketa aberasgarria eta inklusiboa izateko, parte hartzaileek dituzten hizkuntza-baliabide guztiak proban jarriko dituzte.
Ikastaro hau, gainera, egun berdinetan Baionan izango den Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen programaren barruan kokatzen da,
Itsas bidaldiak hainbat geldialdi egingo ditu lehorrean (Portugalete, Mutriku, Donibane Lohizune, Donostia eta Bilbo). Doako jarduera irekiak izango ditu, eta hainbat gairi buruzko hitzaldiak eskainiko dira: portuko uren ingurumen-zaintza, ammonoideoak, itsaspeko arkeologia, zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko harremana eta itsas ondarearen zaharberritzea.
Jarduera irekiak hauek izango dira (Jarduera bakoitzeko programa zehatza ikusteko egin klik izenburuan):
- Portuko uren ingurumen-zaintza. Uztailak 18. Portugalete.
- Mutrikuko ammonoideoak: duela 100 milioi urteko ozeano-ondarea. Uztailak 20. Mutriku.
- Donibane Lohizuneko badiako itsaspeko mapa arkeologikoa. Ondare ikusezin bat aurkituz. Uztailak 22. Donibane Lohitzune.
- Zientziaren, herritarren zientziaren eta aktibismoaren arteko elkarrizketa: plastikoek eragindako kutsadura murriztea, erronka komun baterako proiektu partekatuak. Uztailak 24. Donostia.
- Zaharberritzea eta itsas ondarea eta zaharberritze-tailerra. Uztailak 26. Itsasmuseum. Bilbo.
Interesa duzuen hedabideontzat, itsas zeharkaldia, itsasotik eta lehorretik, jarraitzeko aukera kudeatuko da.
Ikastaroari eta jarduera irekiei buruzko informazioa: egin klik hemen
Informazio gehiago:
Estibalitz Esteibar / estibalitz.esteibar@uik.eus / T. 34 646 93 64 56