Hiru gurutzaontzi iritsi dira, egun berean, Bilboko Portuko Getxoko instalazioetara, eta haietatik bik bertan eman dute gaua. 1.600 bidaiari, estatubatuarrak eta britainiarrak gehienak, ekarri dituzte hiru ontzi horiek, eta tripulatzaile ugari.
Fred Olsen konpainiako Boudicca gurutzaontzia, Pérez y Cíak kontsignatua, iritsi zen lehenbizi: astelehenean, hilak 25, atrakatu zuen, iluntzeko 21:00etan. Atzo iluntzeko 21:00etan abiatu zen Liverpool aldera ontzia —207 metro luze—, 751 bidaiari zeramatzala.
Atzo, asteartea, Seven Seas Explorergurutzaontziak atrakatu zuen, goizeko 11:00etan. 224 metro luze da ontzia, Oceania konpainiakoa, eta Incargok kontsignatu zuen. 740 bidaiari zekartzan ontziak, eta Getxon eman du gaua; gaur, berriz, Coruñarantz abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan.