Bost mila turista inguru iritsi ziren larunbatean Bilboko Portuaren Getxoko instalazioetara, Royal Caribbean Cruises taldeko hiru gurutzaontzitan.
Hona gurutzaontzien izenak eta ezaugarriak: TUI Cruises-en (RCCL Taldea) Mein Schiff 3 (293 metro luze); Pullamntur Cruceros-en (RCCL taldea) Zenith (208 metro luze) eta Azamara ontzi-konpainiaren (RCCL taldea) Azamara Journey (181 metro luze).
Zenith gurutzaontzia lehenbizikoz etorri zen Euskadira, eta Bilbo erabili zuen oinarri-portu gisara: ibilbidea amaitua zuten mila bat bidaiari lehorreratu ziren, eta beste mila itsasoratu, beren bidaiari ekiteko.
Azamara Journeyk, berriz, portuan eman zuen gaua eta igande gauean itsasoratu zen, 23:00etan.