Hutsik geratu da Galeako itsasargia (Getxo) ustiatzeko portuko jabari publikoaren emakida bat esleitzeko Bilboko Portuko Agintaritzak egindako lehiaketa publikoa, eskaintzarik ez delako jaso haiek aurkezteko epean (abenduaren 20a zen azken eguna).
Aipatutako lehiaketa hutsik geratu da, nahiz eta bertako zenbait enpresaburuk interesa adierazi. Hutsik geratu da, batez ere, merkatu-azterketa zehatzago bat egin behar delako arrazoizko itzulkinik emango duen ebaluatzeko, kontuan izanik inbertsio handia egin beharko litzatekeela itsasargia birgaitzeko eta aurreikusitako ostalaritza-erabilerara egokitzeko, eta lehiaketak emandako denbora urria izan delako hori egiteko.
Bilboko Portuko Agintaritzak ez dio uko egin proiektuari, aukera bat baita interes historiko eta kultural handiko ondare hori errentagarri egiteko, zaintzeko eta gizarteari hurbiltzeko, eta, hala, eskaintza turistiko paregabe bat egingo bailitzateke, eta,
aldi berean, ostalaritzari lotutako enpresa-sarea sustatu eta dinamizatu. Hori dela eta, gogoeta-aldi bat irekiko du, jasotako iradokizunak analizatzeko, eta aztertzeko, hala badagokio, zer neurri ezar daitezkeen erraztasunak emateko proiektu hori gauzatu dadin.