Sektore pribatuak ia 55,8 milioiren beste inbertsio batzuk amaitu edo iragarri ditu 2016an, eta horrek erakusten du, beste behin ere, Bilboko Portua, bere eragin-eremurako oinarrizko azpiegitura bat izateaz gain, enpresak erakartzeko gune bat eta gune logistiko-industrial nagusietako bat dela, eta, hala, enpresek beste autonomia-erkidego batzuetara ihes egitea saihesten duela.
- Noatum Container Terminal Bilbao enpresak du kontainer-terminalaren emakida, eta beste 12 urtez luzatzeko baimena eman zaio, 2016-2036 denboraldian guztira 34 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartzen badu datozen urteetarako kontainerren trafikoan espero den hazkuntzari erantzuteko. Konprometitutako 34 milioi euro horietatik, 10 milioi inguru 2016-2018 denboraldian inbertituko dira. Haietatik, sei milioi bideratuko dira portiko-garabiak eta trenbideko garabi bat erostera, eta beste lauak instalazioetara (ate automatiko berriak instalatzen, kamioien zirkulaziorako sarbideak egiten eta gaur egungo lau trenbideak zabaltzen, 450 metrotik 550 metrora).
Horrez gainera, haren gaur egungo terminalaren ondoan dauden 55.000 m2 eskatu ditu enpresak, bere terminala handitzeko. Noatumek Bilboko Portuaren alde egiten duen jarraitasun- eta konfiantza-apustuaren beste adierazgarri bat da.
- ASK Chemicals sektore kimikoan nazioarteko erreferentzia da. 2016an ekin zien bere ekoizpena Bilboko Portuan zentralizatzeko lanei, puntu estrategikoa baita Europako hego-mendebaldeko merkatura ateratzeko. 10 milioi euroko inbertsioa da.
- DBA Bilbao Port petrolio-produktuen operadorea da, Hafesa taldekoa, eta Agaleus Investment & Logistics-ek zuen 22.231 metro karratuko instalazio bat erosi du. Instalazioa egokitzeko, 2,3 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da.
- Cronimet-ek ontziratu gabeko produktu solidoen eta hondakin ez-erregai eta ez-arriskutsuen instalazio bat amaitu zuen martxoan. Aurrekontua milioi bat eurokoa izan da.
- Deposa ontziratu gabeko likidoak biltegiratzeko tanga berri batzuk eraikitzen hasiko da laster. Guztira 2.342 metro karratuko azalera izango du instalazioak. Inbertsioa 960.000 eurokoa da.
- Txeguru Serviciosek 2016an ekin zien biltegiratzeko zentro logistiko bat eraikitzeko lanei, 8.500 metro karratuko azalera batean. Inbertsioa 689.000 eurokoa da.
- Consignaciones Toro y Betolazak 360.000 euro inbertitu ditu, ontziratu gabeko produktu solidoen bere silo-nabea handitzeko. Obrak 2016an bukatu ziren.
- Navacelek beste 16.000 metro karratu eskatu ditu Axpen (Erandio), offshore energia-sektorerako pieza handien eraikuntzan, besteak beste, espezializatutako bere instalazioa etorkizun hurbilean handitzeko. Aurreikusitako inbertsioa 5 milioi eurokoa da.
- Progeco Bilbaok 1,5 milioi euro inbertitu ditu, bere eremu estalia handitzeko eta kontainerrak konpontzeko tailer baterako.