Nazioarteko bide nagusiak egiten ditu alemaniar armadore horrek, helburu ugaritarako 150 ontzirekin.
Apirilaren 10etik, Bilbon dago BBC Chartering alemaniar armadorearen Iberiar penintsulako merkaturako lehen bulegoa. BBC Iberiak —hala du izena proiektu-karga eta heavy-lift alorretako munduko espezialista honen Bilboko filialak— Marmedsa Noatum-en laguntzarekin ekin dio jarduerari, penintsulako merkatuan erreferentzia bihurtzeko asmoarekin. Bilboko portua da penintsulako negozio-plataforma nagusietako bat.
BBC Chartering-ek 28 bulego ditu mundu osoan, eta nazioarteko bide nagusiak egiten ditu, helburu ugaritarako balio duten eta
800 tonaraino igotzeko bitartekoak dituzten 150 ontzirekin.