Bilboko Portuak hemendik aurrera Bilboko Portua Dublinen hego aldeko Rosslare portu Irlandarrarekin lotuko duen Brittany Ferries ontzi-enpresaren lehen ferria hartu du.
Bidaiari eta salgaientzako ibilbide berri hau, “Kerry” itsasontziak egingo du. Aipatutako honek, 185 metroko luzera dauka eta astean bi aldiz, Irlandako hegoekialdeko kostaldeko portu hau eta Bilboko Portua konektatuko ditu. Bilbotik, ostegunetan 18,45etan, eta igandeetan 12:00etan irtengo da; eta Rosslaretik, asteazkenetan 11:00etan, eta ostiraletan 23:30etan.
Zerbitzu berri hau, Brittany Ferriesek Bilboko Portuan Portsmouth eta Poole portu britaniarrekin lotzeko astean jadanik dauzkan bost irteerei gehituko zaie.