Maersk ontzi-konpainiaren Cezzane kontainer-ontzia da Bilboko Portuko Noatum Container Terminal enpresaren terminalean inoiz porturatu den edukierarik handienekoa.
Cezanne ontzia 300 metro luze da, 48 metro zabal (19 kontainer hartzen ditu zabalean), eta 9.971 TEU eramateko ahalmena du (Twenty Equivalent Unit nazioarteko unitatea, 20 oineko edukiontzi baten baliokidea). Anberesko portutik iritsi da Bilbora; edukiontziak kargatu, eta Brasil du azken helmuga. Algecirasen egingo du eskala.
Noatumen terminalak, berriz, 21 metroko sakonera du.Ontziaren eragiketetarako, bere bi Súper Post Panamax garabiak erabili ditu.