Ministro Kontseiluak Errege Agindu bat onartu du, zeinaren arabera Interes Kulturaleko Ondasun (Monumentu kategoriarekin) izendatzen den Portugaleteko Burdinazko kaia.
Burdinazko arkitekturaren adibide ezin egokiagoa dugu Burdinazko Kaia, eta irailean bete zituen 125 urte. Evaristo de Churruca Brunetek —Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria— diseinatu zuen kaia, eta hala konpondu zen Bilboko portuko nabigagarritasun-arazoa. Bilboko portuko jardueraren garapena sustatu egin zuen ingeniaritza industrialeko elementu hark, tona askoko ontziek ere nabigatu baitzezaketen, itsasaldia edozein zelarik ere.
Balio zientifiko, tekniko eta ekonomiko handia izan du ingeniaritza-lan horrek bere historian zehar, eta, horrez gain, eginkizun sozialik eta kulturalik ere izan du, inguruko herritarren pasealeku eta topagune izan baita.
Estatuaren Ondare da Burdinazko Kaia, eta Bilboko Portuko Agintaritzari esleituta dago.