Kai Jaiak edo Bilboko Portuaren Egunak bereiziki umeei eta beren familiei zuzendutako doaneko aktibitate ugari eskainiko ditu
Autobus batek bisitariak Neguriko metroko geltokietatik eta Bizkaia zubitik Olatua gurutzaontzien terminalera eramango ditu
Irailaren 8an, Kai Jaia edo Bilboko Portuaren Eguna deritzonaren bosgarren edizioa ospatuko da. Igande horretan, Bilboko Portuak Getxon daukan gurutzaontzien “Olatua” terminalak bere ateak irekiko ditu eta doaneko parke tematikoa bihurtuko da bertan, modu dibertigarrian eta jokuen bidez, bere jarduera eta ekonomian eta herritarren egunerokatusunean daukan eragina ezagutu ahal izateko.
Bilboko Portu eta Itsasadarra Fundazioak antolatuta, Kai Jaia -10:30etatik 14:30etara egingo dena- Bilboko portu elkarteko langile eta enpresen jai handia da eta bertara, adin guztietako umeak eta beren familiak gonbidatuta daude.
Aurreikusita dauden aktibitateen artean, haur-antzerkia, ginkana pirata, polizia-txakurren erakusketa, ipuin-kontalariak, puzgarriak, pertsona garabi-jaurtitzailea, ur-motorren simulagailuak, jolasak, tailerrak (aurpegiak margoztu, korapiloak egin, zamaketariak, amarradoreak), ortofoto Portua eta sari bat lortzea ahalbidetuko duen photocall-a nabarmen dira. Aretoan, taloak jateko txosna bat ere egongo da. Aldi berean, portu-zerbitzuetako ontziak ikusi ahalko dira.
Bertara doazen lagunei, heltzean, pasaporte bat emango zaie eta aktibitate ezberdinetan partu hartu ahala, zigilatuko zaie, osorik bete arte. Horrela, ibilbidearen amaieran opari bat emango zaie. Guztira, 1.500 opari daude pasaportea guztiz betetzen duten partaideen artean banatzeko.
Eguraldia txarra bada, itsas-estazioaren barrurako aurreikusi diren aktibitateak bakarrik egingo dira eta hor, lekuak mugatuta daude.
Gurutzaontzien terminalak doaneko aparkalekua dauka baina antolatzaileek bisitarien joan-etorriak errezteko, Neguriko metroko geltokitik eta zubi esekitik ordu erdiro irtengo den doaneko autobusa beren eskura jarri dute.
Bilboko Portu eta Itsasadarra Fundazioa
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren helburu nagusia, arlo soziokulturalerako eta aisialdirako interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea da, haien bidez Bilboko Portuak eta Bilboko itsasadarrak gaur egun eta historian zehar itsasertzeko udalerrien garapen ekonomikoan eta sozialean eta haien integrazioan izan duten garrantzia hobeto ezagutzeko.
Bilboko Portuko Agintaritza eta erriberako bederatzi udalerrietako ordezkariek osatuta dago (Barakaldo, Bilbao, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena), eta hogeita hamasei erakundetako laguntza dauka.