Bilboko Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok harrera egin diote Israelek Espainian duen enbaxadoreari, Rodico Radian-Gordoni, Euskadin egin duen bisita instituzionalean.
Bisitaren arrazoia merkataritza-harremanak mantentzea eta indartzea izan da, eta Israelentzat portuko komunitateko enpresa asko espezialistak diren proiektuen kargan Bilboko Portuak duen garrantzia azpimarratzea.
Portuko Agintaritzako presidenteak, Ricardo Barkalak; eragiketa-, merkataritza- eta logistika-zuzendariak, Andima Ormaetxek; eta portuko komunitatearen izenean UniportBilbaoko presidenteak, Jimmy Jaberek parte hartu dute bisitan.