Portuko Agintaritzak, Bilboko Portuko itsas kutsaduraren aurka borrokatzeko koordinatu duen urteko lehen simulazioa, zabalkuntzaren uretan egin da. Simulazioaren helburua, ustekabeko itsas-kutsadurarengatiko Barruko Itsas Plana, berataz arduratzen diren agenteen koordinazioa eta Portuko uretan ustekabeko kutsadurari erantzuna emateko ahalmena probatzea izan da.
Simulazioan, Atoiontziek, Amarradoreen eta Portuko Agintaritzaren ontziek parte hartu dute eta 400 metroko euste-hesia jarri da. Ariketaren zehar, eusteko beste baliabide batzuk ere erabili dira eta itsasoan zeuden hidrokarburoak mekanikoki hartzeari ekin diote.
Bilbao, mota honetako larrialdiei erantzuna emateko baliabide gehien daukan europar portuetako bat da. Portuko Agintaritzak itsas kutsaduraren aurka borrokatzeko, 1.650 metro gehitzen dituzten euste-hesi ezberdineko lau edukiontzi ditu. Hornikuntza honi, Petronor, Tepsa eta Esegui-ren hesiak gehitu behar zaizkio bai eta Amarradores y Remolcadores Ibaizabal deritzenen baliabideak ere. Era berean, Bilboko Portua, salgai arriskutsuek eragin ditzaketen istripuei erantzuna emateko ahalmenari dagokionez, estatuko portu sistemaren buruan dago.