Hogeita hamar bat lagunek parte hartu dute gaur Bilboko Portuko itsas kutsaduraren aurkako simulakro batean, Portuko Agintaritzak koordinatuta. Kutsaduraren aurkako hesiak zabaltzeko ariketa A4 egin da, Txurruka II atoiontziaren, Amarratzaileen txalupa baten eta Ibaizabal konpainiaren atoiontzi baten parte partaidetzarekin. Bertan, Ustekabeko Itsas Kutsaduragatiko Barne Plana eta agenteen arteko koordinazioa probatu dira.
Bilboko Portua horrelako larrialdiei aurre egiteko berezko baliabide gehien dituen Europako guneetako bat da. Portuko Agintaritzak lau edukiontzi ditu, hainbat euste-hesi dituztenak, 1.650 metrokoak. Ekipamendu horrekin batera, Bilboko Portuan kokatutako industria-enpresen hesiak daude, hala nola Petronor, Tepsa eta Esergui, bai eta Ibaizabal amarratzaile eta atoiontzien bitartekoak ere. Era berean, Bilboko Portua Estatuko portu-sistemaren buruan dago, salgai arriskutsuek sor ditzaketen ezbeharrei erantzuteko gaitasunari dagokionez.