“Euskal Herria Flandes eta Europatik ikusita. Antzineko kartografia, XVI. eta XVII. mendeak” du izenburu erakusketa kartografikoak. Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta, ondoren, bilduma iraunkorrera pasatuko da.
Hiru pieza originalek osatzen dute obra-multzoa, eta kalitate goreneko erreprodukzioak ditu lagun. Leo Belgicus mapa, BiscayenPars (I) mapa eta Europa Polyglotta mapa dira obrak. Mapekin batera, liburu-sorta bat ere badago, euskaldunek eta euskarak Europako egoeran izan duten garrantziaren ideia indartzen dutenak, Bilboko portuak sustaturik.
Erakusketa honekin, Bilbon egingo den grabatuaren nazioarteko VI. jaialdian parte hartuko du museoak.