Bilboko Portuko Agintaritzak eta AZTIk antolatzen dute saioa, eta hauei dago zuzendua: hitzarmen horren aplikazio eta erronken berri izan nahi duten portu-sektoreko enpresei eta teknologia- zein trebakuntza-zentroei
RETOLASTRE, “Lasta-urari buruzko nazioarteko hitzarmena: aplikazioa eta erronkak” II. Jardunaldia egingo da Bilboko Portuan abenduaren 10ean.
Portuko Agintaritzak eta AZTIK antolatzen dute jardunaldia, eta doakoa da; helburua, berriz, hau du: erantzutea agintari eskudunen artean nahitaez bete beharreko hitzarmen horrek sortzen dituen zalantzei. Espezie inbaditzaileak itsaso batetik bestera ez garraiatzea du xede hitzarmenak, eta 50.000 bat merkantzia-ontziri eragingo die. Ituna aplikatzearen kostua, berriz, 100.000 milioi dolarrekoa izango da, Nazioarteko Nabigazio Ganberaren arabera (ICS).
Horregatik, erronka eta aukera handiak dituzte itsas sektoreak eta teknologia- zein trebakuntza-zentroek, eta guztiak izango dituzte aztergai ekitaldian.
Izena emateko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta toki-kopurua mugatua da.