Datorren ostegunean, azaroak 30, Itsas Merkataritzako Kapitainen Elkarteak antolatzen duen ontzi autonomoei buruzko lehen jardunaldia egingo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
Oraingoz ez du data jakinik ontzi autonomoen itsasoratzeak, baina jauzi kualitatiboa izango da nabigatzeko modu hori martxan jartzea, eta itsasontzi-industriaren alderdi gehienei eragingo die: ontzien diseinua eta ekipamendua, sailkapen-sozietateak, legedia, aseguruak, zibersegurtasuna, portuak eta, noski, giza baliabideak. Hori dela eta, gogoeta-foro bat antolatu du Kapitainen Elkarteak datorren ostegunerako, eta zenbait aditu gonbidatu ditu gaiaz mintzatzera.
Bilboko Portuak, berriz, portuko zerbitzu eta prozesuen digitalizazioa eta berrikuntza sustatzea du lehentasun nagusietako bat (smart port deritzona, alegia), haren eta bezeroen lehiakortasuna hobetzeko. Honenbestez, kultura digitala sortuz joan da portuan, eta, horri esker, ontzi-mota
horiek hartzeko moduan izango da, beste garapen batzuk ere bultzatuz, itsas garraioan estrategia berriak sortu ahala; adibidez, nabigazio autonomoa. Helburua: Bilbokoa izatea etorkizuneko ontzi autonomoetarako ondoen ekipatutako Kantauriko portua.