Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburuak, Maria Jesus San Josek, Bilboko Portua bisitatu du eta bertan, Portuko Agintaritzak laneko prebentzioa eta segurtasunari buruz ezarri dituen neurriak zuzenean ezagutu ditu. Ricardo Barkala lehendakariak harrera egin dio eta bisitan, Lan eta Gizarte Segurantzako Jon Azkue sailburuordea eta OSALANeko Zuzendaria, Alberto Alonso, egon dira.
Portuko Agintaritza Laneko Segurtasunean eta Osasunean liderra da, eta ahalegin handiak egiten ditu laneko arriskuen prebentziorako pizgarri-/hobari-programak definitzen, portuko enpresa emakidadunetan laneko istripuak minimizatu ahal izateko. Alde batetik, Portuei buruzko Legean lege-aldaketa bat egitea proposatu du, prebentzioko jardunbide egokien arloko hitzarmenak egin ahal izateko, eta 2014tik hasita martxan dago, Portu Osasuntsua-Puerto Saludable deritzon programa. Aipatutako honek, langileen ongizate fisikoa, mentala eta soziokulturala babesten eta sustatzen duen lan-esparrua garatzen duten ekintzak, programak, kanpainak eta estrategiak biltzen ditu. Ordutik hona, proiektuak Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren onarpena (LSHIN), AENORek
bere osasun sistemari emandako ziurtagiria eta Innobasquek -Berrikuntzaren Euskal Agentziak- sustatutako programa honen gorengo saria, Gosasun Zigiluaren hirugarren maila, hain zuzen ere, lortu ditu bai eta Enpresa Osasungarriaren II. Sarietako “Osasuna Kontrolatzeko Programarik Onenaren” aipamen berezia ere. Estatuan eta arlo honetan ospetsuenak diren Sari hauek, PSYAk, Giza Balaibideen Behatokiak eta e-saludable izenekoak antolatuta daude.