Amaitu du ASK Chemicals enpresak Bilboko Portuko industrialdean dituen enpresa-egiturak batzeko prozesuaren lehen fasea, eta lantegi berrian zentralizatuko du ekoizpena, Europako hego-mendebaldeko merkatura ateratzeko gune estrategikoa baita.
Zazpi milioi euroko inbertsioa egin du enpresak lehen fasean, 10.000 metro karratuko nabe bat eraikitzeko. Bigarren fasean, berriz, hiru milioi eurokoa, gutxi asko, izango da inbertsioa.
Galdaketa-industriarako produktu kimiko eta zerbitzuen mundu osoko hornitzaile nagusietako bat da ASK Chemicals taldea, eta produktu-aukera zabala eskaintzen du: erretxinak, zorroak, iragazkiak eta bereizgailuak, bai eta zenbait produktu metalurgiko ere (inokulatzaileak —harian eta soltean—, nodulizatzaileak eta burdinarako aleazio amak).