- Vestas enpresarentzako proiektu baterako dira piezak, 100 metrotik gorako dorreetarako eginak.
- Aipatutako proiektuak Bilboko portuko lantegiaren homologazioa ekarri du, zeinak ISO, EN eta OSHAS ziurtagiriak jasoko baititu egun gutxi barru.
Bilboko portuko lantegi berriaren lehen harria jarri zutenetik urtebete igaroa den honetan, eta bi hilabete besterik ez inauguratu zenetik, amaitu du Haizea Windek bere lehen dorre-atalen ekoizpena. Vestas enpresarentzako proiektu baterako dira piezak, 100 metrotik gorako dorreetarako eginak.
Maiatzaren 23an inauguratu zen Haizea Winden lantegia, eta epe ezin laburragoan bete ditu kalitate-, segurtasun-, osasun- eta ingurumen-estandar zorrotzenak. Horren adierazle dugu Lloydsek duela gutxi egin duen gomendio hau: ISO 9001, ISO 14001, ISO 3834-2, EN 1090- 1 eta OSHAS18001 ziurtagiriak emateko lantegiari. Egun gutxi barru jasoko dira ofizialki ziurtagiri horiek.
Bi hitz Haizeari buruz
Bilbon du egoitza Haizea Wind Group (HWG) talde industrialak; dorre eolikoak eraikitzen ditu, lehorrean zein itsasoan, eta itsasoko instalazio eolikoetarako zimenduak egiten ditu. Nazioartera hedatzea du xede, eta sektore eolikoaren
hurrengo hornitzaile orokorra izatea. Horretarako, zenbait lantegi zabalduko ditu munduan zehar, bezeroen premien arabera betiere.
Bi hitz Vestasi buruz
Vestas da soil-soilik energia eolikoaren alorrean jarduten den energia-sektoreko enpresa global bakarra; hori dela eta, areagotu egin dira haren irabaziak, eta kostuak, berriz, gutxitu.