PORTUKO AGINTARITZAK aurten 35 milioi inbertituko ditu. Kontu-sail nagusiak lurzoru berria sortzera, enpresen eskaria dela eta; kaien elektrifikazioa hastera; saneamendu berria izatera ;eta trenbide-sarbideak hobetzera zuzenduko dira:
- AZ1 kaiaren hedapena
AZ1 kaia handitzeko obrek aurrera jarraitzen dute. Lan horiek 50.000 metro koadro berri ekarriko dituzte eta kaiak 251 metro linealeko kai-linea izango du. 27,4 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta 2023ko udaberrian amaituko da lanaren % 50 egina dago dagoeneko.
- Kaien elektrifikazioa
Portuko Agintaritzak OPS (Onshore Power Supply) izeneko teknologia hedatuko du edukiontzi, ro-ro eta gurutzaontzi terminaletan, atrakatuta dauden bitartean ontziak elektrizitatez hornitzeko sistemak zabalduz. Helburua berotegi-efektuko gasen emisioak, bibrazioak eta zaratak % 40 murriztea da. Zenbait eraikuntza-fasetan lizitatuko da, eta proiektuaren lehen lizitazioa 2022aren amaierarako programatuko da. Teknologia hori 2025ean eskuragarri egongo da, eta energia berriztagarriak sortzeko instalazioekin osatuko da, hala nola eguzki-energia fotovoltaikoarekin, olatu-energiarekin eta energia eolikoarekin. 51,8 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da.
- Saneamendu-sistema berria
URA-Uraren Euskal Agentziak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Portuko Agintaritzak saneamendu-sistema berri bat eraikiko dute Bilboko Portuan, kolektore-sare batek ur sanitario eta industrialak Galindoko Hondakin Uren Araztegiraino (EDAR) eraman ditzan. Saneamendu-sistema hutsaren bidezkoa da, ez da ohiko saneamenduena bezalakoa (grabitatearen edo bulkaden bidezkoa), eta neurri esanguratsuak izango ditu, EAEn aurrekaririk ez dutenak. Guztira 20 milioi inguruko inbertsioa beharko da, hiru fasetan egingo dena, eta URA eta Portuko Agintaritzak ordainduko dute, batez ere. Proiektu horrek, gainera, Europar Batasunaren finantziazioa du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez (Next Generation EU). Proiektua datozen hilabeteetan lizitatuko da eta urte bukaera baino lehen esleituko da.
- Tren-bazterbidea Urduñan
ADIFek uztailean lizitatu ditu Urduñako geltokian 750 metroko luzera duen bazterbide berri baten obra-kontratuak. Horri esker, Bilboko Portuaren eta Mesetaren artean salgaiak garraiatzen dituzten trenbideko konboiak bizkortu eta hobetu ahal izango dira, eta, era berean, bidaiariak eramaten dituzten trenek onura izango dute.
Trenbideko, elektrifikazioko eta kontrol- eta seinaleztapen-instalazioetako lanak 10,87 milioi euro baino gehiagoko bi kontratutan lizitatu dira, eta obra guztiaren epea hamar hilabetekoa da. Jarduketaren kostua finantzatuko dute, alde batetik, Bilboko Portuko Agintaritzak 3,8 milioi eurorekin (batez ere dagokion obra zibilerako zuzenduta), Portuko Lurreko Irisgarritasunerako Finantza Funtsaren kontura, eta, gainerakoa, ADIFek (segurtasun- eta kontrol-lanei dagokien zatia).
- Santurtziko hiri-ingurunea hobetzea
Santurtziko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Portuko Agintaritzak milioi bat euro emango ditu urtean, lau ekitalditan, portu-hiria elkarrekintzen esparruan jarduerak garatzeko. Elkarrekintza horiek udalerri horretako hiri-ingurunea hainbat portu-espaziotan hobetzeko eta itsas aurreko sarbide publikoa hobetzeko izango dira. Aurten gauzatu beharreko proiektuen artean alde batetik, ADIFeko bideen gaineko pasabide berri bat egitea dado. Pasabide horrek irisgarritasuna, igogailuak, zabalera handiagoa eta hobekuntza estetiko eta segurtasunekoak izango ditu. Bestetik, Arrantza-kaiaren ingurua urbanizatuko da,

eta berriki eraitsi diren etxadi horretako eraikinen zati bat hartuko du, kirol- eta haur-erabilerako ekipamenduz hornituz.
ENPRESA PRIBATUARI dagokionez, 250 milioi inbertsio baino gehiago daude gauzatze bidean edo konprometituta, deskarbonizaziorako, ordezko energietarako eta trafiko estrategikoak handitzeko proiektuak gauzatzeko:
- Deskarbonizazio-huba
Petronor/Repsolek maiatzean hasi zituen, Punta Sollanako kaian, bere deskarbonizazio-hubaren lanak. Instalazioek erregai sintetikoak ekoizteko planta bat izanen dute. Instalazio horren eraikuntza lanak hurrengo bi urteetan luzatuko dira eta 103 milioi euroko inbertsioa suposatuko du. Gainera, hiri-hondakinak balorizatzeko proiektu bati ekingo zaio, horietatik abiatuta karbono gutxiko energia lortzeko.
Proiektu honek Euskadi hidrogeno berdearen sorkuntzaren mapan kokatzeko oinarriak ezartzen ditu, etorkizun hurbilean erreferentzia izango den erregai iraunkorretako bat, Bilboko Portua bezalako zentro logistiko eta industrial batean kokatu behar dena.
- Eolikoen instalazioa handitzea
Haizea Wind Groupek 57.283 m2 inguruko handitzea eskatu du XXL monopiloteak egiteko, aerosorgailuak itsas hondoan finkatzeko balio duten altzairuzko egitura handiak. Proiektuak nabe berriak eraikitzea aurreikusten du, bai eta aldameneko bilketa-eremuak egokitzea ere, gero itsasoz esportatuko diren plantako piezak biltzeko. Entitateak aurreikusten du 150 milioi euro inguruko inbertsioa egitea nabeen, makinen eta abarren artean, hainbat urtetako (2022-2025) epean.
Horri esker, Haizea erreferentziazko fabrika bihurtuko da Europan monopiloteentzat, eta Bilboko Portua, Europako hegoaldeko hub eolikoan.
- Ohiko salgaientzako terminal bat handitzea
Depósito Torok eta Betolazak 5 milioi baino gehiago inbertituko ditu Kai mutur nagusiko lehen faseko 70.150 m2-ko azaleran, ohiko kargarako eta A6 kaiko ro-rorako terminala handitzeko. 21.600 metro koadroko nabea izango du, eta 2022aren amaieran eta 2023aren lehen seihilekoan bukatzea espero da.
- Elikagaien likidoak biltegiratzea
Depósito Portuarios, S.A. (Deposa) terminala amaitzear dago nekazaritza-, elikadura- eta nekazaritza-energiako ontziratu gabeko likidoak biltzeko sei tanga berri eraikitzeko lanak. Bakoitzak 2.000 metro kubikoko edukiera izango du. Milioi bat euroko inbertsioa eginda, 31.000 metro kubikotik gorako edukiera izango du terminalak, 37 tanketan banatua.