MacAndrews-ek atez ateko zerbitzu bat jarri du abian Bilbo eta Ingalaterrako Poole portuaren artean, eta horrek aukera berriak eskaintzen dizkie Murtzia, Valentzia, Almeria eta beste eskualde batzuetako produktu freskoen esportatzaileei.
Zerbitzu berriaren astero bi ro-ro ontzi irtengo dira Bilboko portutik, astelehenetan eta ostegunetan, eta astearteetan eta larunbatetan iritsiko dira Poole-ra. Lotura berri horrek, gainera, hobetu egingo ditu konpainiak herrialde hauekin dituen lo-lo zerbitzu multimodalak: Erresuma Batua, Irlanda, Eskandinavia, Baltikoko herrialdeak, Finlandia eta Errusia. Horrez gain, zerbitzu horien karbono-aztarna murriztu egingo du; esate baterako, Murtzia eta Birmingham arteko bidaietan, 4,5 tona CO2 gutxiago sortuko dira, kamioiek Frantzia errepidez zeharkatu beharko ez dutelako.