MacAndrews-ek, CMA-CGM ontzi-taldeko konpainiak, sendotu egin du 45 oineko Europako oraingo hozkailu-zerbitzu intermodala, apirilaren amaieran Murtzia eta Bilbo lotuko dituen tren hozkailu bat martxan jarrita.
Tren horrek bi irteera izango ditu astean, eta, epe
motzera, eguneroko tren-zerbitzua izatea nahi dute. Hartara, Bilboko itsas portuan lan egiten duten MacAndrews-en ontzien bidez, fruta- eta barazki-ekoizle espainiarrak Europarekin lotuko dituen aukera intermodala izango da MacAndrews.
Proiektu berritzaile honetan aitzindaria da MacAndrews Espainian, eta bi bazkide estrategikoren laguntza izan du: Continental Rail, tren-operadore gisa, eta Grupo Fuentes, Murtziako Nonduermaseko tren-terminalaren kudeatzaile gisa.
Proiektua Nonduermaseko tren-terminalaren birmoldaketarekin eta kudeaketarekin osatu da, lehiaketa publiko bidez esleitua. Halaber, trenean bertan sorgailu-sistema berri jarri dute, edukiontziei funtzionatzeko behar adina energia ematen diena, eta, kontrol-sistema bat, hozte-katearen fidagarritasuna bermatzen duena.