MACS Maritime Carrier GmbH & Co enpresak helburu ugaritarako zerbitzu berri bat jarriko du martxan, Europa Mexikoko golkoarekin eta Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearekin lotuko duena. MACS Transatlantic du izena konexioak. Hilabeteko maiztasuna izango du, eta hauentzat izango da: karga orokorra eta proiektu-karga, karga astuna eta gaindimentsionatua, produktu siderurgikoak, material gurpilduna eta edukiontziak, barnean direla Reefer edukiontzietarako harguneak.
Ibilbidean zehar, portu hauek sartuko dira: Altamira (Mexiko), New Orleans eta Houston (AEB), Rotterdam (Herbehereak), Immingham (Erresuma Batuan), Bremen (Alemania), Anberes (Belgika) eta Bilbo, azken karga-portua. MACSen Espainiako agente nagusia Vasco Catalana Taldea da.
MACSek Amber Lagoon eta Purple Beach ontziak erabiliko ditu ibilbide horretarako. Bakoitzak hiru garabi propio ditu, 110
tonarainoko altxatze-gaitasun konbinatukoak, eta bodegek eskotila irekigarriak dituzte. Halaber, kargarako bizkarrarteak dituzte bizkarrean.