Bilboko Portu Agintaritzak, Bilboko Portuko edukiontzien trafikoa ordezkatzen duten enpresa kontsignatario ordezkari ugarien aurrean, e-puertobilbao merkataritza plataforma elektronikoan gehitutako Deskarga Zerrenda zerbitzu berria aurkeztu du. Hilabetez proben fasea egingo da, eta urtarrilerako ekoizpenean abiatzea aurreikusi da.
Zerbitzu honen helburua Kontsignatarioen eta edukiontzi Terminalen arteko Zerrenden bidalketa harmonizatu eta erreztea da, formatu ugari erabiltzetik formato estandar bakarrera pasatuz. Honela, koherentzia lortuko da deskarga Adierazpen Laburtuan agertzen diren datuen, deskarga zerrendakoen eta benetan deskargatu direnen artean. Gainera, salgaien aduana data-datuekin konbinatuz, aurkezpena egitean zein salgai bidali den eta zein ez egiaztatu ahalko da. Guzti honek, edukiontziak portutik arinago irtetea ekarriko du.
Zerbitzuak edukiontzien inportazio-zikloa osatzen du. Ziklo hori Adierazpen Laburtuarekin, aktibazioarekin, deskarga zerrendarekin, ematearekin eta irteera-aurreabisuarekin hasten da. Tarte horretan salgaia bidaltzen da, eta kontsignatarioak eta terminalak (Batasunaren Aduana Kodea – BAK) gertaera horri buruzko informazioa online izan dezakete.
Bilera aprobetxatuz, karga-zerrendaren bertsio berria ere aurkeztu da. Bertan, hainbat hobekuntza jaso dira, Zerga Babesak (ZB) eta Terminalak data agiri guztiak dituzten edukiontzien zerrendak eskura izan ditzaten. Honela, igorpen bakar batekin, kontsignatarioak ZB-aren aduana eskakizun guztiak eta Terminalarekin karga planifikatzeko operatiboak betetzen ditu. Era berean, azken honek, kargatzeko moduan dagoena aduanan behar bezala datatuta dagoela egiaztatzen du eta, ondorioz, CAUren eskakizunak betetzen dira.