- Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak interes berezia erakutsi du produktu exotikoen eta Mercabilbaoren eraginpeko inguruan produktu horien merkataritzak erakusten duen gorako joeraren aurrean, lankidetzarako tartea dagoela egiaztatuz eta lankidetza horretarako prestasuna erakutsiz
Mercabilbaok eta Bilboko Portuak Costa Ricako ordezkaritza baten bisita jaso dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen eskutik. Costa Rica gehien esportatzen duen herrialdetako bat da, 4 milioi tonelada, horietako 200.000 tonelada Espainiara esportatzen duelarik.
Taldeak, alde batetik, Basauriko instalazioak bisitatu ditu, bertako produktuen kalitatea eta produktu horiek merkaturatzen dituzten handizkarien lan bikaina ezagutzeko. Aitor Argote Mercabilbaoko Zuzendari nagusiak eta Unai Zorriketa Garapen Korporatibo Zuzendariak gidatu duten bisitan hauek hartu dute parte: Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak; Elena Iturrate Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza Teknikariak; eta Cristina Ardeo Bilboko Portuko Merkataritza Garapen arduradunak; Bilboko Portu Agintaritzaren ordezkariak Marketing eta merkataritzako zuzendaria den Amaia Sarasola eta Cristina Ardeo teknikoak izan dira.
Bisita goizeko lehenengo orduan hasi da, Costa Ricako ordezkaritzari ongi etorria emanez Mercabilbaoko bulego nagusietan. Ondoren aurkezpen laburra egin da, gosari baten eta merkatuan egindako ibilalditxoaren inguruan, Iru-Eurobananen fruta instalazioetan geldialdia eginez. Horrez gain, Eurobanan taldeak Mercabilbaon daukan banaketa planta ezagutzeko aukera ere izan dute, eta baita 4. Gamako produktu gunea, bananak ontziratzekoa eta heltzekoa.
Sinergia eta jarduketa ildo posibleak aztertzeko balio izan duen iritzien trukaketarako bilera laburraren ondoren, Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak interes berezia erakutsi du produktu exotikoen eta Mercabilbaoren eraginpeko inguruan produktu horien merkataritzak erakusten duen gorako joeraren aurrean, lankidetzarako tartea dagoela egiaztatuz eta lankidetza horretarako prestasuna erakutsiz.
Basauriko instalazioetatik egindako ibilbidea amaitu ondoren, ordezkaritza beste interes puntu batera joan da, Bilboko Portura. Bertan frutaren instalazioak eta mugako ikuskatze zerbitzuak ikusi dituzte bereziki. Horretarako, David Gallego, Muga Ikuskapen Puntuko koordinatzailearekin bildu dira bertako operatiboa ikusteko.
Bilboko Portua ez da sarrera-puntu gisa soilik aipatu, baita Erresuma Batua eta Frantziako hegoaldeko merkatuetara bideratutako banaketa-zentro gisa ere.