Txileko agronomoek eta Pro-Ecuador elkartearen ordezkariek fruta eta ortuari instalazioak bisitatu dituzte, euren produktuen esportaziorako eta inportaziorako aliantza posible baten oinarriak ezartzeko
Mercabilbaok, Bilboko Portuarekin batera, Europako gainerako lekuetara merkantziak bidaltzeko puntu gisa egiten du lan
Mercabilbaok eta Bilboko Portu Agintaritzak aurrera jarraitzen dute euren nazioartekotze estrategiarekin, merkatu berrietara zabalduz.
Horrela, joan den ostiralean, Derion (Bizkaia) HAZIrekin (nekazaritza-elikadura sektorearen garapenerako Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren tresna) proiektu bat aurrera eramaten ari den Txileko agronomo talde batek Fruta eta Ortuari instalazioak bisitatu zituen, proiektuaren zuzendariak eta merkatuko fruta operadore baten bi ordezkarik lagunduta.
Bisita horretan, produktuei eta jatorriei buruzko informazioa jasotzeko eta merkatuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Mercabilbaoko zuzendaritzak merkatuaren datu azpimarragarrienak eta neurriak azaldu ostean, Txileko handizkako merkatuak eguneratzeari eta modernizatzeari eta Bilboko handizkako merkatuaren kudeaketa moduaren jardunbide onak jasotzeko aukerari buruzko solasaldia izan zuten. Horren
Muelles de carga de la terminal de perecederos
ondoren, taldea Bilboko Portura joan zen, Espainiako iparraldeko edukiontzi terminal handiena eta Mugetako Ikuskapen Puntua (MIP-PIF) bisitatzeko.
Zerbitzu horrek kargako 16 kai ditu, beste herrialde batzuetatik datozen produktu galkorrak EB-ra osasun alorreko berme guztiekin heltzea bermatzen du eta eredu berritzailea erabiltzen du operatiba azkartzeko, Bilboko Portuaren merkataritza elektronikorako plataformaren bitartez.
Beste alde batetik, horren aurretik topaketa egin zen Pro-Ecuador erakundearekin, Esportazioak eta inbertsioak sustatzeko Ekuadorreko Institutuarekin, eta hori lagungarria izan zen bi erakundeen arteko harreman zuzena ezartzeko, Mercabilbaoren funtzioak eta zerbitzuak ezagutarazteko eta elkarren arteko lankidetza aukerak aztertzeko, plataforma logistiko integrala sortzeko.
Mercabilbaoko Fruten eta Ortuarien sektoreko enpresariekin izandako bileran, Ekuadorreko produktuen inportazioarekin edo/eta Mercabilbaotik produktuak berbideratzearekin (banana eta platano harra, anana, aguakatea (has), mangoa, physalisa eta marakuia) erlazionatutako gaiak landu ziren. Jardunaldiari amaiera emateko Bilboko Portua bisitatu zen. Portuko kaietatik elikadurara bideratutako 1,5 milioi tona produktu igaro ziren iaz.
Plataforma logistikoa
Merkatuak eskaintzen dituen aukera berriei esker, Mercabilbaok, Bilboko Portuarekin batera, bere lehenengo pausoak eman ditu fruten esportaziorako plataforma logistiko gisa. Ekimen hori Bizkaiko hiriburuaren kokagune geografiko estrategikoak, bertan dauden azpiegiturek, biltegi logistikoek eta garraioen joan-etorriek eragiten dute. Hori guztia dela eta, Mercabilbao, Bilboko Portuaren laguntzarekin, kateari balio erantsia ematen dion erdigunea da, eta ohikoak ez diren beste jomuga batzuetara heltzeko aukera eskaintzen du, karga mistoak bideratzeko aukera emanez. Horrelako eragiketak errentagarriak dira baliabide mailan eta ekonomiaren eta denboraren ikuspuntutik.