“Modern Express, arrakasta-kasu bat” izenburupean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, mahai-inguru / hizketaldi bat egingo da ostegun honetan, azaroaren 10ean, 18:30ean. Bizkaiko golkoan 43 gradu makurtuta jitoan geratu zen ontzi hori erreskatatzeko zer neurri hartu ziren, nola sartu zen Bilboko Portura eta, gero, hura zuzentzeko eta itsasoratzeko egin ziren lanak izango dira mintzagai.
Merkataritza Nabigazioko Kapitainen Bizkaiko Elkarteak antolatu du mahai-ingurua, hauen lankidetzarekin: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Itsas Kapitaintza, Bilboko Portuko gidariak, Remolcadores Ibaizabal enpresa, itsas salbamenduko Smit enpresa eta Amarradores Puerto de Bilbao enpresa.
Parte-hartzea doakoa da, eta toki-kopurua mugatua da, edukiera bete arte.