Irailaren 17an eta 18an, Project Cargo Summit-en zazpigarren edizioa egingo da. Bilboko Portuak protagonismo berezia izango du, osagai eoliko gisa karga handietan aditua baita
Proiektu-kargaren eta karga zatikatuaren etorkizuna osatuko duten erronkak eta berrikuntzak izango dira Project Cargo Summit-en zazpigarren edizioaren ardatzak. Irailaren 17an eta 18an egingo den topaketa honek mundu osoko, garraiolari, logistika-zerbitzuen hornitzaile, ontzi-linea, ship broker, portu eta terminalen, profesional eta adituak bilduko ditu Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bilboko Portuko Agintaritzarekin lankidetzan antolatu da Project Cargo Summit-en edizio berri honetan sektorearentzat erabakigarriak diren gaiak landuko dira, hala nola tamaina handiko ontzietara egokitzea, portu-azpiegiturak modernizatzea eta proiektu handien ingurumen-inpaktua kudeatzea.
Halaber, teknologiek portuko eragiketak optimizatzeko duten zeregina, balio handiko kargaren segurtasuna eta itsasoko energia eolikoaren sektoreko azken joerak aztertuko dituzte parte-hartzaileek, baita merkatuaren hazkunde azkarra eta Espainiako merkatuan eta Europa osoan sortzen diren aukera berriak ere.
Mega Logistikaren artea menderatzea’ lelopean, topaketaren programaren barruan Haizea Wind-en Bilboko Portuko instalazioetara antolatu den bisita; hitzaldiak eta mahai-inguruak industriako liderren parte-hartzearekin, hala nola Mammoet, Deugro, SAL Heavy Lift eta Bilboko Portuko Agintaritza; eta networking-a egiteko eta sektoreko eragileekin harremanetan jartzeko aukera ugari antolatu dira.
Nabarmentzekoa da ‘Port of Bilbao’s Growth and Ambitions Explained’ izenburupean Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketetako, Arlo Komertzialeko, Logistikako eta Estrategiako zuzendari Andima Ormaetxek emango duen hitzaldia. Bilboko Portua balio anitzeko portu bat da, bere hinterland-erako estrategikoak diren trafikoekin konprometitua eta espezializatua, hala nola proiektu-karga. Ormaetxek arku atlantikoko portu nagusiaren erronkak eta horiei nola heltzen dien azalduko du.
Hitzaldiak ingelesez izango dira, eta project kargu eta break bulk sektoreko profesionalen izen-ematea webgune honen bidez egin daiteke projectcargosummit.com/registration. Project Cargo Summit-i buruzko informazio gehiago: projectcargosummit.com